Baldintzak eta prozedurak
Baldintza orokorrak
- Eskari orria bete behar da, eta jatorrizkoa aurkeztu argitaratu nahi den testuaren azken bertsioarekin, eta testuan ageri diren irudi, grafiko, taula eta abarrekin.
- Testua euskaraz badago, horrez gain, Euskara Zerbitzuaren egiaztagiria beharko da.
- Testuetan hizkuntza modu ez-sexistan erabiliko da. Gida hau kontsultatzea gomendatzen dugu: UPV/EHUn hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako gida.
- Testu kolektiboetan, editoreek eta egileek arretaz zainduko dute aipuen eta bibliografien osaketa bateratua, arau estandar bat erabili beharko dutenak gainera.
- Testuak argitaratzeko euskarri desberdinak erabil daitezke: papera, CD/DVD, PDF eta EPUB.
- ISBN eta Legezko Gordailurako izapideak Argitalpen Zerbitzuak berak egingo ditu.
Agiriak nora bidali: argitaletxea.erregistroa@ehu.eus
edo posta arruntaz:
Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco
Argitalpen Zerbitzua / Servicio Editorial
Liburutegi Nagusia / Edificio Biblioteca
Sarriena Auzoa z.g.
48940 LEIOA (Bizkaia)
Sailetarako eta bildumetarako izenburuak
Ikuspegi zientifiko, historiko edo humanistikotik interes handia daukaten jatorrizko lanak dira, eta proposamen egileek berek aurkez dezakete edo Argitalpen Kontseiluko kideek.
Lan hauek parekoen zuzenketa izango dute (peer review), eta ehupress zigilua eramango dute.
2011tik argitaratutako UPV/EHUko sail eta bildumetako liburuak Clarivate Analytics enpresaren Book Citation Index-en daude. Liburuen indize ospetsuena da hori.
Unibertsitateko testuak
Ikasleei zuzendutako liburuak dira, funtsean eskuliburuak, betiere, oinarrizko ikasmaterialtzat jotzen bada kasuan kasuko irakasgairako. Gaiarekin lotura daukan saileko kontseiluaren egiaztagiria behar da, jasota ageri duena lana interesgarria dela ikuspegi akademikotik eta edukia bat datorrela gaiko programarekin.
Jardunaldiak, biltzarrak, bilera zientifikoak, omenaldiak edo unibertsitateko beste edozein ekitaldi
Liburu hauek egokitasun eta kalitate irizpideak oinarri hartuta argitaratuko dira, eta erantzukizun zientifikoa eta finantziazioa ikastegi, sail, institutu, proiektu edo UPV/EHUko kasuan kasuko egituraren menpekoa izango da.
Monografiak
Atal honetan sartuko dira aurreko ataletan sartzen ez diren argitalpenak, betiere, Argitalpen Kontseiluaren ustez ikuspegi zientifiko, akademiko edo instituzionaletik interesgarriak badira. Argitalpen hauek finantzatuta egon behar dira, erabat edo hein batean, koediziorako kontratuen bidez, diru laguntza ofizialen bidez, ikerketa proiektuen bidez eta abar.