Helburu eta funtzioak

UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua, Euskararen arloko errektoreordetzaren menpe, material inprimatu, digital eta ikusentzutekoaren nahiz beste euskarriren bateko materialaren argitalpena eta baterako argitalpena programatzeaz eta gauzatzeaz arduratzen da, interesgarritzat jotzen diren lan zientifikoak, teknikoak, artistikoak edo bestelakoak zabaltzeko.

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartutako arautegian esaten denez, «Argitalpen Zerbitzua Euskal Herriko Unibertsitatearen argitalpen zigilu bakarra da. Ondorio horietarako, UPV/EHUko sail, ikastegi, institutu, zerbitzu edo bestelako egituraren batek berak ere ezin izango du, ez noizean behin ez sail gisa, liburuak, aldizkari zientifikoak edo argitalpen produktuak UPV/EHUren izendapen, marka, sinbolo edo bestelako nortasun zeinuren baten pean editatu, errektoreorde eskudunak berariaz hala baimendu ezean».

Argitalpen Zerbitzuak Euskal Herriko Unibertsitatearen baitan hezkuntza, irakaskuntza, ikerketa eta kultura sustatzen lagundu nahi du argitalpen produkzioaren bidez. Arreta berezia jartzen du euskaraz aurkezten diren materialetan.

Aipatutako helburuok erdiesteko, Argitalpen Zerbitzuak giza baliabideak ditu, bi arloan antolatuta daudenak:

  • Argitalpenetarako arloa, berezkoa: funtsean, argitaratzeko prozesua sustatzea du ardura nagusi, jasotzen diren argitalpen proposamenak oinarri hartuta (originalak jasotzetik eta lanak banatzeraino).
  • Kopiagintza arloa: argitalpen prozesuan laguntzeaz gain, Leioako eta, oro har, UPV/EHUko unibertsitate kideei inprimatze eta kopiagintza zerbitzua eskaintzen die.

Zerbitzuaren kideak

Informazio orokorra - argitaletxea.info@ehu.eus

------------------------------------------------------------------------------------------------

Zuzendaritza

Leire Escajedo. Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria - 94 601 7943 - argitaletxea.zuzendaritza@ehu.eus

Jesús Moro. Argitalpen Zerbitzuko burua - 94 601 2228 - direccion.editorial@ehu.eus

------------------------------------------------------------------------------------------------

Arlo Teknikoa

Leire Lekuona. Argitalpen Zerbitzuko zuzendari teknikoa - 94 601 2225 - leire.lekuona@ehu.eus

David Fogarty. Argitalpen Idazkaritzako teknikaria - 94 601 2874 - publications@ehu.eus

Juan José Rodriguez. Zabalkunde eta banaketako teknikaria - 94 601 5126 - argitalpenak@ehu.eus

Laura Álvarez. Edizioko teknikaria - 94 601 3525 - laura.alvarez@ehu.eus

------------------------------------------------------------------------------------------------

Administrazioa

Begoña Paúl. Administrari laguntzailea - 94 601 2226 - argitaletxea.laguntzailea@ehu.eus

Rocío García. Administrari laguntzailea - 94 601 2227 - argitaletxea@ehu.eus

------------------------------------------------------------------------------------------------

Biltegia

Miguel Santos. Biltegiaren arduraduna - 94 601 2224 - argitaletxea.biltegia@ehu.eus

Fernando Rodríguez. Biltegiaren arduraduna - 94 601 2224 - argitaletxea.biltegia@ehu.eus

------------------------------------------------------------------------------------------------

Kopiagintza arloa

Olatz Martínez. Argitalpen Zerbitzuko kopiagintzaren arduraduna 94 601 5127 - olatz.argitalpenak@ehu.eus

Javier Sánchez. Edizioko teknikaria - 94 601 5095 - javi.sanchez@ehu.eus

Luke Zarraga. Edizioko teknikaria 94 - 601 3525 - luke.zarraga@ehu.eus

Eduardo Herbosa. Edizioko teknikaria - 94 601 5095 - eduardo.herbosa@ehu.eus

Ricardo Velasco. Inprimatzailea - 94 601 5127 - ricardo.velasco@ehu.eus

Marta García. Erreprografiako teknikari laguntzailea - 94 601 5095 - marta.garcias@ehu.eus

Ana Sánchez. Menpekoa - 94 601 5127 - ana.sanchezm@ehu.eus

Víctor Llorente. Menpekoa - 94 601 5127 - victor.llorente@ehu.eus

Argitalpen kalitatea

Book Citation Index

2011tik argitaratutako UPV/EHUko sail eta bildumetako liburuak Clarivate Analytics enpresaren Book Citation Index-en daude. Liburuen indize ospetsuena da hori.

Ehupress zigilua

Sail eta bildumetako liburuek ehupress kalitate adierazlea daramate. Label horren azpian argitaratzen diren jatorrizko guztiek kanpoko ebaluazio bat gainditu dute, gutxienez bi adituren eskutik gauzatuta, parekoen ebaluazio bikoitz itsua metodoa erabiliz.

CEA/APQ sigilua

Academic Publishing Quality (CEA/APQ) edizio akademikoaren kalitatezko zigilua Espainiako Unibertsitateen Editorialen Batasunak (UNE) sustatutako ekimena da eta Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioak (FECYT) babesten dute. UPV/EHUren lau sailek eta bildumek CEA/APQ kalitatezko zigilua dute. Historia Garaikidea eta Erdi Aroko eta Aro Berriko Historia izeneko sailak eta Veleia (Antzinaroaren Historia) eta Erdi Aroko Arkeologiari buruzko Dokumentuak izeneko bildumak dira. Zigilua, hain zuzen, argitalpenen kalitatearen lekuko da, ikerkuntza jardunaren arloko merezimenduak balioesteko orduan.

SPI adierazkeak

2018an, Scholarly Publishers Indicators (SPI) editore akademikoen adierazleetan, UPV/EHUko argitaletxea 49. postuan kokatu da espainiar editorialen prestigiozko ranking-ean (giza eta gizarte zientzietako adituen iritzietan oinarrituta), bederatzigarrena unibertsitate editorialetan. SPI Scholarly Publishers Indicators adierazleak editorialen espezializazio maila ere eskaintzen du, diziplinaka argitaratutako tituluen kopuru osoa zein den kontuan harturik (2016ko martxoko DILVE da iturria). Historian, UPV/EHU 19. tokian dago, (UNEDekin batera) bigarren unibertsitatea delarik; Komunikazioan, laugarren unibertsitatea da eta Soziologian zazpigarrena.

Publishers Scholar Metrics adierazleak

Publishers Scholar Metrics-en bidez, monografia zientifikoen argitalpenen inpaktua neurtu nahi da, Google Scholar-en 2012ra arte Giza eta Gizarte Zientzien arloan indexatutako espainiar unibertsitate publikoetako irakasle eta ikertzaileek argitara emandako liburuei egindako aipuak aintzat hartuta. UPV/EHU ongi kokatuta dago hainbat arlotan, esate baterako, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatean (11/47); Kazetaritzan (7/37); Politika eta Administrazio Zientzian (30/66); Ekonomian (57/144); Erdi Aroaren Historia (39/97); Historia Garaikidea (71/82); Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak (27/57); Gaztelanian (47/57); Euskal Filologian (2/14); Hizkuntzalaritza Orokorrean (20/26) edo Indoeuropar Hizkuntzalaritzan (10/16).

ie-CSIC balorazioa

ie-CSIC zerrendan, 2018ko azaroan argitaratuta, UPV/EHUko argitaletxeak (litezkeen hiru mailetatik: altua, ertaina eta baxua) balio ALTUA lortzen du, bertan jasotzen direlarik 6.700 bat argitaletxe, zein bere balioespenarekin.

Zerbitzuaren karta

Dokumentua jaitsi (pdf, 704kb)

Sarrera

UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren eginkizuna da Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuetako 112.2 b) eta 154.1 d) artikuluetan jasotakoa betetzen dela zaintzea.

Agindu hori betez, zerbitzu hau, Euskal Herriko Unibertsitatearen argitalpen zigilu bakarra, material inprimatu, digital eta ikus-entzunezkoaren nahiz beste euskarriren bateko materialaren argitalpena eta baterako argitalpena programatzeaz eta gauzatzeaz arduratzen da, interesgarritzat jotzen diren lan zientifikoak, teknikoak, artistikoak edo bestelakoak zabaltzeko.

Horrela, bada, gure lana, funtsean, Euskal Herriko Unibertsitatean sortzen den ezagutza gizarteari transmititzea da, gure argitalpenen bidez.

Harro sentiarazten gaitu gure ekintzek eta gure lanaren emaitzek zorroztasun eta kalitate gorena izan dezaten saiatzeko lanean jarraitzeak.

Ildo horretatik, zerbitzuen karta hau aurkezten dugu gure jardueraren onuradun diren taldeentzako tresna erabilgarria izan daitekeelakoan, eta etengabe hobetzeko prozesuan gure jarduera zuzenduko duen konpromisoaren erakusgarri.

Helburua

Gure arautegian islatzen den moduan, Argitalpen Zerbitzuak Euskal Herriko Unibertsitatearen baitan hezkuntza, irakaskuntza, ikerketa eta kultura sustatzen lagundu nahi du argitalpen produkzioaren bidez.

Arreta berezia jartzen du euskaraz aurkezten diren materialetan, beste organo batzuek gai honen inguruan izan ditzaketen eskumenei kalterik egin gabe.

Argitalpen Zerbitzua osatzen dugun langileok konpromiso sendoa hartu dugu helburu horiek adierazpen soilean gera ez daitezen; egunez egun erronka berriak gure gain hartzen ditugu gure zerbitzuaren erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko.

Zerbitzuen karta hau ez da asmo berrien adierazpen bat izateko jaio, baizik eta urteetan zerbitzu publikora bideratuta egin dugun ibilbide profesionala ezagutaraziko duen tresna bat izateko. Horretarako, proiektu hau oinarrizko bi ardatzetan egituratu nahi izan dugu:

  • Zerbitzuen kartaren izaera pragmatikoa: dokumentu hau gure zerbitzuko "leihatila bakarra" izatea nahi dugu; hau da, erabiltzaileek nortzuk garen, zer egiten dugun, egiten duguna nola egiten dugun, non egiten dugun eta nola hazten garen ikus dezaketen lekua.
  • Konpromisoen adierazpena: argi daukagu gure betebeharrak zeintzuk diren, beti izan dugu argi, eta horiek ahalik eta ondoen gauzatzen eman ditugu ahaleginak. Orain idatziz jaso ditugu betebehar horiek eta betebeharrok dakartzaten konpromisoak, egiten dugunarekiko erabateko atxikimendua dugula objektiboki islatuko duten adierazleak eskainiz.